Gaurkotasuna

Atzealdea

GI-636ko sarrera eta irteera itxita egongo dira, Amuten, gauerdian

Amute eta Mendelu arteko biribilgunea eraikitzeko lanak direla eta etengo da bertan trafikoa.

2017·10·05


Amute eta Mendelu bitarteko bidegurutzean biribilgunea eraikitzeko egiten ari diren lanak direla eta, N-638 eta GI-636 errepideen arteko bidegurutzea itxita egongo da, gaur, hilak 5, gaueko 23:00etatik bihar goizaldeko 04:00etara. Zehazki, Bordari Txiki etxearen ondoan dagoen informazio-seinaleen portikoa kentzeko lanek eragingo dute mozketa.

Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamenduak adierazi duenez, Gaintxurizketatik zein AP-8tik Hondarribira GI-636 errepidean zehar heldu nahi duenak Irungo suhiltzaile-etxeko biribilgunera jo beharko du, bertatik Letxunborro etorbidean barrena Zubimuxuko biribilgunera egin eta Mendelu kaletik sartzeko. Hondarribitik Donostiarako bidea egin nahi duenak gauza bera egin beharko du, baina kontrako noranzkoan.

Errepide-mozketak ez du eraginik izango Irungo sarrera eta irteeretan.