Gaurkotasuna

Atzealdea

Gazteria saileko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Uztailaren 9an itxiko da BAZen eskaerak egiteko epea, 13:30ean.

2018·06·11


 

Gazteria sailak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Deialdi honen helburua Hondarribiko gazteeen elkarteek eta aisialdiko taldeek antolatzen dituzten urteko egitasmo eta ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen duen defizita arintzea da. 

Lehengo astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, uztailaren 9an itxiko da BAZen eskaerak egiteko epea, 13:30ean. 

Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte gazte ekintzak burutzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako erakunde juridiko pribatuek 

Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa B.A.Z.en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Kale Nagusiko 20 zenbakian aurkeztuko dira. Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13:30era irekitzen dela ekainaren 15etik hasita.

Informazio gehiago http://www.hondarribia.eus/eu/2018-gazteria-diru-laguntza-deialdia