Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gaztelekuak eta Gazteen Zerbitzuak sare sozial bidez jarraituko dute gazteentzako lanean

#EtxeanGeratukoNaiz leloarekin bat eginez Saindua Gaztelekuak eta Gazteen Zerbitzuak ateak itxirik badituzte ere, euren zerbitzuak egokitzen ari dira itxialdia goxatu edota erraztera begira.

2020·03·24


Sainduak, Egunean Behin lehiaketan parte hartzera atxiki da eta Instagram bidezko Erronkak plazaratuko ditu egunez egun. Gazteen Zerbitzuak whatsapp eta telefono bidezko arreta prest du webgunez egiten diren izen emateekin moldatzen ez direnentzat.

 

Saindua Gaztelekuak Egunean Behin lehiaketa arrakastatsuarekin bat egin du. Martxoaren23tik aurrera eta aste osoa zehar parte hartzeko aukera egongo da. Parte hartzaileen artean sariak agindu dituzte.

Egunean Behin lehiaketan parte hartzeko:

  • Egunean Behin lehiaketako aplikazioa telefono mugikorrean instalatu
  • Gaztelekuko telefono zenbakira 688728246 whatsappa bidali parte hartzeko eskaera eginez

Gainera, egunero, Instagram bidezko erronka edo ekintza bat proposatuko dute, hala nola, errezetak, asmakizunak, Bideo grabaketak… Jarraitu gaztelekuko profila ea eguneraturik izango duzu informazioa. @sainduagaztelekua

 

Udalekuetan izena emateko laguntza telefonikoa

Itxialdiak udaleku ezberdinen izen emate garaian harrapatu gaitu bete-betean eta Gazteen Zerbitzuak udaleku ezberdinen izen emate prozesuen jarraipena egiten ari da. Izen emate gehienak on-line egiten badira ere, familia guztiak ez dute Interneterako sarbide egokirik edota izen emate formula honekin ondo moldatzen ez direnak ere badira. Egoera honetan aurkitzen den pertsona ororentzat telefono zein whatsapp bidezko laguntza eskaintzen da Gazteen Zerbitzutik.

Informazio, duda edota laguntza oro 688728246 telefonoan .