Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gaurtik larunbatera 'A tempo' ekitaldia Kultur Etxean

Gaurtik larunbaterarte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena martxan jarriko da.

2020·02·12


Gaurtik larunbaterarte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena martxan jarriko da. Aurkezpen ekitaldian Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Esther Barandiaran eta Xabier Fernandez, Musika eta Dantza Eskolako ordezkariak, eta Judas Arrieta aurtengo kartelaren egilea izan dira.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolari, Hondarribiko kultura aberasteko egiten duen lan bikainagatik. Gaurkoan, hirugarren aldiz antolatzen den ‘A tempo’ ekimena aurkezten dugu, urtero otsailean egonkortzen ari dena” dio Juan Luis Silanesek.

“Otsailaren 12tik 15 arte egingo ditugun ekitaldien egitaraua ezagutzera eman nahi dizuegu” esan du Esther Barandiaranek. “Gure eskolan egiten dugun lanarekin gozatu eta burura eramandakoak partekatu ahal izango dira. Denera 12 jarduera ezberdin garatuko dira. Judas Arrieta izan da aurtengo egitarauaren eta kartelaren diseinuaren egile. Eskerrak eman nahi dizkiogu, baita Udalari ere ekitaldia antolatzen laguntzeagatik”.

“Aurtengoan aldatu egin dugu filosofia. Ikasleek kontzertuak eskaini beharrean, oraingoan irakasleak izango dira eta ikasleek musika jaso egingo dute eman beharrean” esan du Xabier Fernandezek. “Horretarako musikan adituen pertsonen laguntza izango dugu”.

Judas Arrietaren kartela

Judas Arrietak eskerrak eman dizkie “Musika eta Dantza Eskolako kideei, nigan pentsatu dutelako irudia egiteko. Egunero pasatzen naiz bertatik, eta saiatu naiz kartel deigarri bat egiten, musikarekin erlazio desberdina duten tresnak gehituz”

“Kultur Etxeak eskaintzen dituen guneak baliaturik, hainbat agertoki hartu ditugu gogoan emanaldi eta kontzertuei begira. Gonbidapenak Kultur Etxeko idazkaritzan banatuko dira” amaitu du Barandiaranek.