Gaurkotasuna

Atzealdea

Gaur eta biharko hainbat Gabonetako ekitaldi Hondarribian

Abenduak 23 eta 24rako ekitaldi ugari antolatu dira Hondarribian. Begiratu hemen informazio gehiagorako.

2016·12·22


Gabonetako egun esanguratsuenetara heldu gerala ikusita, ostirala eta larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dira Hondarribian. 

Gaur, abenduak 23 ostirala, Pilar Peña Dantza Taldearen saioa ikus ahal izango da, San Pedro kalean eguerdiko 12:00etan. Arratsaldean aldiz, Olentzerorentzako gutunak jasotzea izango da. Portuan eta Hirigune historikoan burutuko da 18:00etatik 21:00etara. Arratsaldeko 18:00etan San Pedro kalean Mari Domingik gutunak jaso eta jarraian Gipuzkoa plazara abiatuko dira, Olentzerorekin batera gutun gehiago jasotzeko.

Hortaz gain, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak, urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko du Portuko Elizan. 19:30ean.

Larunbata aldiz, Gabon Eguna izanda, Haur Olentzero Lehiaketa ospatuko da Santiago kalean, goizeko 10:00etatik hasita. Gabon-sari banaketa Gipuzkoa Plazan egingo da, 12:00etan.

Arratsaldean Haurren gabon-kanta jaialdia egingo da Gipuzkoa Plazan 17:15ean. Jarraian, gune berean, helduentzat Gabon-kanta eta Olentzero jaialdia izango da helduentzat, 17:45ean.