Gaurkotasuna

Atzealdea

Garbiketa eta drainatze lanak Erribera inguruan

Azken aste hauetan Erribera inguruan garbiketa eta drainatze lanak burutzen ari da Udala. Helburua, baratzeak urez ez betetzea da.

2016·11·21


Udalak Erribera eremuko erreka garbitu eta drainatu du. Hondeatzaileak erabili direnez, urrian eta azaroan, zegoen lohia mugitu eta kendu da eta ondorioz menditik zetozen eta Puntalean itsasoratzen ziren uren igarotzea hobetu da.

Nekazaritza eta Ingurumen alorreko Kalixa Silanes zinegotziak zera esan du: “Egin dugun lanak asko laguntzen digu eremua antolatzen.  Lortu dugu baratzeak urez ez betetzea, hala gertatzen baitzen lehen euriteak zeudenean. Iaz aireportu eta honen alboran batean esku hartu zen, eta aurten beste urrats bat eman dugu, Erribera-Kostako eremua hobetu baitugu, nahiz eta oraindik lan bat dugun egiteko”.

Silanesek eskerrak eman “dizkie bizilagun nahiz jabeei garbiketa eta drainatze lanak egiteko izan duten jarrera onagatik. Udalak egindako lana da, baina bizilagun eta jabeen oniritzia izan du, beraiek baitute bere sailak mantentzeko ardura. Zera gehitu nahi nuke, inguruko erabiltzaileen lankidetza behar dugu, denon onura bilatuz, eta ez bakoitzarena”.