Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Garbiketa eta drainatze lanak egiten ari da Udala Erribera inguruan

Udala Erribera eremuko erreka garbitzen eta drainatzen ari da. Hala eman du aditzera gaur Juan Luis Silanes Nekazaritza zinegotziak, eremuan bertan egindako prentsaurrekoan.

2020·11·11


Udala Erribera eremuko erreka garbitzen eta drainatzen ari da. Hala eman du aditzera gaur Juan Luis Silanes Nekazaritza zinegotziak, eremuan bertan egindako prentsaurrekoan.

“Azken urteotan mantentzen ari garen proiektu bat da” esan du Silanes zinegotziak. “Inguruko bizilagun eta erabiltzaileek eskatu ziguten erreka garbitzea, eta Nekazaritza Departamentutik hortan ari gara azken egunotan.

Eskertu egin nahi diet bizilagun eta lurren jabeei garbiketa eta drainatze lan hauekin izaten ari diren jarrera positiboagatik. Udalak egindako lana da, baina bizilagun eta jabeen oniritzia izan du, beraiek baitute bere sailak mantentzeko ardura. Zentzu horretan eskatu nahi diet jabeei auzolan edo pajina lan baten bidez bere inguruak mantentzea ere. Udalak lan orokorra egiten du baina gero bakoitzak berea egin behar du eta egokiena pajina bidez egitea da, garai batean egiten zen moduan”.

“Hondeatzaileak erabili dira, errekan eta alboetan zegoen lohia mugitu eta kendu egin dugularik. Ondorioz, menditik zetozen eta Puntalean edota Aireportu inguruan itsasoratzen diren uren igarotzea hobetu egin da”.

“Egin dugun lanak asko laguntzen digu eremua antolatzen. Baratzeak urez ez betetzea lortzen dugu, hala gertatzen baitzen orain artean euriteak zeudenean. Aurten Gabarrari kaletik Kosta kalera doan zentzuan egin dugu garbiketa, eta aurreko urtean Erribera-Kostako eremua hobetu genuen, jarraikortasun bat emanez”.

Drainatze lanek 5.000 euroko aurrekontua dute.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web