Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gabonetarako erakusleihoak apaindu eta bilgarriak egiteko ikastaroa merkatarientzat

Ikusgarri jarriko dituzte merkatariek beren denden erakusleihoak Eguberri hauetan, atzo hasi eta datorren 30erarte Itsas Etxean burutzen ari diren erakusleihoak apaintzeko ikastaroari esker. 20 merkatari ari dira bertan jardunean.

2018·11·20


Ikusgarri jarriko dituzte merkatariek beren denden erakusleihoak Eguberri hauetan, atzo hasi eta datorren 30erarte Itsas Etxean burutzen ari diren erakusleihoak apaintzeko ikastaroari esker.  20 merkatari ari dira bertan jardunean.

Maria Serrano Merkataritza zinegotziak esan duenez, “Hondarribiko Udalak antolatuta, erakusleihoen apainketarako ikastaroa txikizkako merkatariei zuzendua da, eta datozen hamar egunetan burutuko da eguerdiko 14:00etatik 16:00etara. Hondarribia Abianen barne kokatzen da ekimena, Enplegu eta Garapen ekonomikorako plana hain zuzen. Lerro estrategikoen artean, merkatal, turismo eta zerbitzuen sektorea sustatzea da asmoetako bat”.

Hogei orduko ikastaroa izango da eta horietatik bost, bilgarriak egiten ikastera bideratuko dira. Uztailean lehen aldiz egin zen erakusleihoak apaintzeko ikastaroa Hondarribiko Blues jaialdia aitzakitzat hartuta.

Partehartze handia

“Herriko 20 saltokik eman dute izena. Hasiera batean 12 plazako ikastaroa bazen ere, plazen eskaintza handitzea erabaki dugu eta izena eman duten merkatari guztien partaidetza  ahalbidetu du” gehitu du Serranok.

Ikastaro honetan erakusleihoa apaintzeko oinarrizko faktoreak ikasiko dituzte merkatariek, baita horretarako erabiltzen diren material eta teknika ezberdinak ere,  dekorazio giro arrakastatsuak muntatzeko gai izatea lortzeko xedez. Merkatariek edonolako eskulanak burutuko dituzte beren erakusleihoa muntatu eta Eguberrietarako prest egoteko. Gainera, bilgarriak egiteko teknika berriak ere ikasiko dituzte.

Mario Echevarria izango da berriz ere formatzailea. Eskarmentu handiko Bidasoa eskualdeko erakusleiho-apaintzailea da, eta  bilgarriak, ‘visual merchandising’ eta eraskusleihoen apainketarako ikastaroak emateaz gain, saltoki ugarien erakusleihoak apaintzen ditu.