Gaurkotasuna

Atzealdea

Gabonetako Merkatuaren balantze oso positiboa egin du Udalak

Asteburu honetan Itsas Etxea Auditoriumean Gabonetako Merkatuaren bigarren ekitaldia egin da. Hondarribiar merkatarien 14 erakustokik haien produktuan eskaini zituzten larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara auditoriumean, eta jendez gainezka ibili da.

2017·12·19


Asteburu honetan Itsas Etxea Auditoriumean Gabonetako Merkatuaren bigarren ekitaldia egin da.  Hondarribiar merkatarien 14 erakustokik haien produktuan eskaini zituzten larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara auditoriumean, eta jendez gainezka ibili da.

 

María Serrano Merkataritza alorreko zinegotziak zera esan du: “jende asko ibili da bertan, bi egunak batuta 2000 pertsona pasa dira Auditoriumetik, eta parte hartze handia izan da. Oso asteburu bizia izan da, merkatarien standak, eskulan tailerrak, Gabonetako dekorazio edo joskintza tailerrak… izan dira”.  

“Udaletik egiten dugun lehenengo balantzea oso positiboa da, merkatuan merkatariek pozik zeudela adierazi ziguten. Izango da balorazio xeheagoa egiteko denbora, baina lehenengoak oso positiboa izan behar du”.

Serranok eskerrak eman dizkie “Gabonetako Merkatuan eta kanpaina osoan parte hartzen duten merkatariei. Lan-giro ona dago, eta horrek emaitzetan ondorioa izango du. Horretan gabiltzan guztiok gauza bera nahi dugu, Hondarribiko merkataritza balioan jarri eta ezagutarazi”.

Rokodromoa eta tailerrak

Merkatua pasa bada ere, datozen egunetarako ere hainbat ekimen antolatu dira. Ostegunean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara rokodromo bat egongo da San Pedro kalean. Ostiralean arratsaldeko 20:00etan kanpainan parte hartu duten komertzioetan erosi dutenen artean, opari-txartelen lehen zozketa egingo da San Pedro kalean jarrita dagoen stand-ean.

Larunbatean goizeko 11:00etatik 13:00etara, gune berean Santa Maria Madalena Arte Tailerraren eskutik eskulan tailer bat antolatuko da.