Gaurkotasuna

Atzealdea

Gabonetako merkatua Itsas Etxea Auditoriumean ospatuko da asteburuan

Asteburu honetan, Gabonetako Merkatua antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean. Duela egun gutxi aurkeztu zen ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ kanpainaren barnean, Hiriko hainbat dendarik bere produktuan hantxe izango dituzte erakusgai.

2017·12·14


Asteburu honetan, Gabonetako Merkatua antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean. Duela egun gutxi aurkeztu zen ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ kanpainaren barnean, Hiriko hainbat dendarik bere produktuak hantxe izango dituzte erakusgai.

“Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara asteburu guztian” esan du Maria Serranok, Merkataritzako zinegotziak.  

Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute. Joskintza tailerra larunbatean 11:30etik 13:30era izango da eta txapen zein eskulan tailerrak larunbatean 17:00etatik 18:30era. Igandean aldiz, 11:30ean hasiko da Gabonetako gozoen dekorazio tailerra eta arratsaldeko 17:00etan pintura-murala eta eskulanen tailerra.

“Merkatuarekin, hondarribiarrek eta bisitariek bertoko merkatariek egiten dituzten lan ederrak erakusteko beste bide bat lortzen dugu” gaineratu du Serranok.

“Gabonetako erosketak Hondarribiko dendetan egitea nahi dugu. Eta horretarako mezuaz gain, hainbat ekimen antolatu dira. Informazio gune bat edo stand bat jarrita dago San Pedro kalean, kanpainako parte-hartzaileek ere bereizgarri bat edukiko dute erakuslehioetan, gabonetako merkatua, eta aktibitate egitarau bat antolatu da. Guzti hori, Hondarribiko euskaraz baliatuz, konposatu den gabon kanta batekin lagunduko delarik”.