Gaurkotasuna

Atzealdea

Gabonetako merkataritza kanpaina aurkeztu da

Hondarribiko Udalak, bertako 33 merkatariekin batera, Gabonetako kanpaina jarri berri du ‘Hondarribiko dendetara fan, fan, fan!’ lelopean. Aurkezpen ofiziala gaur bertan egin da San Pedro kalean jarri den etxola edo informazio puntuan, eta han izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia, baita parte hartuko duten merkatari ugari ere.

2018·12·06


Hondarribiko Udalak, bertako 33 merkatariekin batera, Gabonetako kanpaina jarri berri du ‘Hondarribiko dendetara fan, fan, fan!’ lelopean. Aurkezpen ofiziala gaur bertan egin da San Pedro kalean jarri den etxola edo informazio puntuan, eta han izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia, baita parte hartuko duten merkatari ugari ere.

“Kanpainaren helburu nagusia” esan du Maria Serrano zinegotziak, “bertako merkataritzan erostea sustatzea da. Hori lortzeko bi bide erabiliko dira: alde batetik, hiriko denden eskaintza eta bere esklusibotasuna, kalitatea eta hurbiltasuna ezagutaraztea. Bestetik, eskola-opor garaian egunero jarduerak antolatzea, hondarribiarrak hirian geratzeko. Ekintza ugari antolatu dira, familiei begira nagusiki”.

“Aurten ere San Pedro kalean parte hartzen duten establezimendu guztien etxola edo informazio gune bat jarri dugu. Kanpainari buruzko informazio puntua izango da, baita dinamizazio aktibitateak egingo diren kokalekua ere.

Gabonetako Merkatua abenduaren 8 eta 9an

Asteburu honetan, Itsas Etxea Auditoriumean gabonetako merkatua egongo da, bertako 13 merkatarik parte hartuko dutelarik beraien produktuak salduz. Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara asteburu guztian. Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute.

“Lanketa guztia parte hartu duten merkatariekin egin dugu” gehitu du Serranok. “Egin ditugun bileretan lankidetza giro oso egokia sortu da eta egitarauan dauden proposamen asko merkatariek egindakoak dira. Hortaz gain, aipatu nahi nuke ere aurten eskaparateak dekoratzeko ikastaroa egin dugula eta horretaz baliatuz giro berezia emango diegula komertzioei” gehitu du Serranok.

Dendarien izenean Amaia Tovarrek hitzegin du. “Herritarrari eskatzen diogu bere herrian kontsumitzea, hurbilekoa, ugaria eta kalitateko komertzioa eskaintzen dugu eta. Dendek herriari bizitza ematen diote eta dendarik ez balego bizitza tristeagoa litzateke, hortaz, dei egiten diegu herritarrei bertan kontsumitzeko”.