Gaurkotasuna

Atzealdea

Gabonetako kanpainaren balantze positiboa egiten du Udalak

Abenduaren 10etik urtarrilak 8 arte 30 ekitaldi antolatu dira, erosketak herrian egitea bultzatzen zutenak

2017·01·11


Amaitu dira Gabonak, eta hortaz, balantze bat egiteko parada bikaina da. Abenduaren hasieran aurkeztu zen ofizialki, udal zinegotzi eta hiriko zenbait merkatarik parte hartu zuten ekitaldi batean. Denetara 30 ekitaldi antolatu dira, Gabonekin zerikusia zutenak, eta abenduaren 10ean hasi eta urtarrilaren 8an amaitu dira.

Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak esan duenez, “pozik gaude izandako erantzunarekin. Kanpainaren helburu nagusia bertako merkataritzan erostea sustatzea zen. Horretarako ekitaldi ugari antolatu dira, horietan aipagarria asteburu osoko merkatua dela esan daiteke. Gainera, 250 euroko opari txartelak zozketatu dira eta datuek diote arrakastatsuak izan direla”.

"Oparideiak merkatuak oso harrera ona izan zuen, 7.000 txartela baina gehiago sartu baitira 250 euroko zozketetan parte hartzeko. Horrek mugimendua egon dela esan nahi du, eta bide horretatik jarraitu behar dugu. Itsas Etxea Auditoriumean egon diren ekitaldietan denetatik egon da, batzuetan ia bete egin dira eta beste baten batean sarrera erdia lortu da” dio Serranok.

“Amaitu eta berehala, Udaletik parte hartu duten merkatariekin kontaktuan jartzen hasi gara, beraien iritzia oso garrantzitsua baita guretzat. Inkesta moduko bat prestatuko dugu eta lan bilera bat egingo dugu. Ongi zer egin den eta gaizki zer egin den ere jakin nahi dugu, datorren urterako hobetu ahal izateko”.

Aurten Gabonetako Kanpainan Udalak 60.000 euro inbertitu ditu, eta merkatarien eskariei jarraiki, Gabonetako argiak kale gehiagotan jarri dira. Azken horren aurrekontua 39.900 eurokoa izan da”.