Gaurkotasuna

Atzealdea

Gabarrari kalean tanatorio-beilatokia eraikitzeko lizentziaren inguruan Udal Gobernu taldearen eritzia

PSE-EE eta ABOTSANITZ udal taldeek Gabarrarin tanatorio-beilatoki bat eraikitzeko emandako lizentziari buruz zenbait balorazio egin ditu, eta Udal gobernu taldeak horiei dagokienez zera esan nahi du.

2018·02·19


PSE-EE eta ABOTSANITZ udal taldeek Gabarrarin tanatorio-beilatoki bat eraikitzeko emandako lizentziari buruz zenbait balorazio egin ditu, eta Udal gobernu taldeak horiei dagokienez zera esan nahi du:

1. Aurkeztu den proiektuak eraikuntzarako aldeko txosten teknikoak jaso ditu, beti ere indarrean dagoen hirigintza-araudia jarraituz. Egun, AESA (Aire Segurtasunerako Estatu Agentzia) erakundearen zortasun aeronautikoen tramitazio fasean dago. Ondoren, baldintza guztiak betetzen baditu, dagokion prozesu administratiboa jarraituko du.

2. Hori dela eta, 4/2018 Alkatetza dekretua bertan behera utzi da, AESAren dagokion txostena jaso arte.

3. Informazio guzti hauek, eta aurketutako proiektua, pasa den osteguneko Udalerria Batzordean  aztertu eta debatitu ziren alderdi guztien artean.

4. Prozesuaren azkartasunaren inguruan egindako balorazioei dagokienez, Udal Gobernu Taldetik gogoratu nahi dugu Hirigintza Departamentuan hobekuntzak egin direla, eta ondorioz lizentziak emateko orduan orohar baimenak emateko epeak nabarmenki murriztu direla. Horregatik, ez da egia hiritarren artean bidegabekeriak daudela esatea. Lizentziak ematerakoan lehentasunak ez dituzte politikoek jartzen, departamentuak berak baizik, eta hartarako kontuan hartzen ditu aurkeztutako eskabide bakoitzaren ezaugarriak eta noiz aurkeztu den.