Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Fenomena Elkartearen laugarren jaialdia larunbatean Kirol Kaian

Hondarribiko Kirol Kaian larunbat honetan Fenomena Jaialdiaren laugarren ekitaldia izango da, eta musika programa zabala eta anitza izango du. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Juan Luis Silanes Kultura Zinegotziak eta Ernesto Villar eta Javier Vitoria Fenomena Kultur Elkartearen ordezkariek.

2019·10·10


Hondarribiko Kirol Kaian larunbat honetan Fenomena Jaialdiaren laugarren ekitaldia izango da, eta musika programa zabala eta anitza izango du. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Juan Luis Silanes Kultura Zinegotziak eta Ernesto Villar eta Javier Vitoria Fenomena Kultur Elkartearen ordezkariek.

Juan Luis Silanesen hitzetan larunbateko jaialdia “ekitaldi desberdina da. Musika jaialdia da, beste hainbat bezala, baina hasieratik berezia da, parte hartzen duten artistengatik. Laugarren urtea da eta Udaletik ahalegina egin dugu ikusita nola egoten garen beti klimatologiaren mende. Karpa bat instalatuko da eguraldiarekin arazorik ez izateko, iaz gertatu zen bezala. Udalean prest gaude honelako ekimenekin lankidetzan aritzeko eta eskertu egiten diogu Fenomena Kultur Elkarteari duen inplikazioa”.

Javier Vitoriak esan zuenez “hiru urtez Hirigune Historikoan aritu ondoren, kirol kaira egiten dugu aldaketa. Ekitaldiaren hasiera goizeko hamaiketan izango da kirol kaiko terrazetan umeentzako tailerrekin eta handik ateratzen diren eskulanek balio izango dute karpa apaintzeko. Hamabietan jarraituko dugu Madrileko Boney DJrekin, horrela bermut garaia animatuko du. Binilo denda bat eta haur jokoen postu bat izango dira. Gero lauretan karpara joango gara kontzertuekin gozatzera”.

Jauzi kuantitatiboa aurrekontuan

“Aurrekontuan jauzi kuantitatiboa eman da, ia 20.000 euro dira, horietatik %60 erakundeek –Udalak batez ere eta Foru Aldundiak- emanak. Enpresa askoren ekarpen txiki baliotsuak ditugu, eta geratzen dena egun horretako lanarekin eta aurretik egindako lanarekin –rifak, kamisetak, txosna, etab.- ateratzen dugu.”.

Txosna horretan bi euro balio duten edalontzi ez itzulgarriekin funtzionatuko dute, euro horietako bat antolatzaileentzat izango da eta bestea itsas giza sorospeneko Aita Mari proiekturako” erantsi zuen Ernesto Villarrek.

Lauretan hasiko gara Patio Rosemary taldearekin –Madrileko neska talde bat- eta bostetan jarraituko dugu Flavio Bántrela italiarrarekin. 18:30ean izarretako bat izango da, Ruper Ordorika, Joseba Irazoki eta Niño de Elche-k set akustiko berezi bat eskainiko dute. 20:00etan Los Estanques taldeak hartuko du parte, Kantabria eta Madrileko taldeak –taldeaz asko hitz egiten da gaur egun eta zuzeneko emanaldi gogorra du-.

Bukatzeko 22:30ean «Datura4 australiarrak ditugu. Jaialdiaren lehenengo urtean ekarri nahi izan genituen baina ez genuen esperientziarik eta aurrekonturik eta ezin izan genuen. Haiek Hondarribian jotzea oso gauza berezia da eta jende guztia kontzertu horrekin eta larunbatean izango ditugun beste guztiekin gozatzera gonbidatzen dugu” bukatu du esanez Ernesto Villarrek.