Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Fenomena 2019: Ruper Ordorika, Joseba Irazoki, Niño de Elche...

calendarioNOIZ Urriaren 12a • 12:00/02:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

RUPER ORDORIKA + JOSEBA IRAZOKI + NIÑO DE ELCHE. Partekaturiko SET AKUSTIKO bat da hirukote magistral honek eskainiko diguna. Hirurek oholtza gainean emango digutena ez da inoiz errepikatuko beraz emanaldi berezi batez ari gara. Ezer gutxi gehiago esan daiteke.

DATURA4 (Australia) rocka, hard-blues, psico-boogie eta power pop leloak naturaltasunez ateratzen dituzten musikari apartak. Dom Mariani buruzagi dutela (australiar rockaren buruetako bat) beren hirugarren diskoa, BLESSED IS THE BOOGIE, aurkeztera datoz.

LOS ESTANQUES (Cantabria-Madrid). Estatu mailan rockak aspaldi espero zuen taldea. PPP ( Pop Progresibo Psikodelikoa) izendatzen dute jorratzen duten estiloa. Unibertso berezian murgiltzen diren instrumentista apartak. Zuzenean, bazterrak nahasi, eta denok erotzea lortzen duen talde gaztea. Hauek ere beren hirugarren diskoa aurkezten digute, “LOS ESTANQUES” izenekoa. Taldeko kideen trebetasunaz baliatuz, funk martetar eta psikodeliaren eskuliburu bat da, SLY AND THE FAMILY STONE-n, FUNKADELIC-en edota BEATLES-en aztarnak aurki ditzakegun sorme gune pozgarri bat.

FLAVIO BÁNTERLA italiarrak, Battiatoren kutsua duen pop mistikoa aurkeztuko digu. Ahots ederra eta aura berezia duen artista. Fenomenara datozen talde guztiak bezala nortasuna handiko proposamena.

PATIO ROSEMARY (Madrid). Nahiz eta bere kideak beste taldeetan ibiliak izan, proiektu berriarekin datoz oraingoan. 2018an Radio3 “Artista sortu berria, grupo emergente” saria lortu zuten. 90. hamarkadako soinuen eta Patti Smith-en eragina antzematen zaizkie.

BONNIE DJ (Madrid) Madrileko gau rockeroenak ongi ezagutzen ditu Irene Bonnie DJak. Garai guztietako rock/pop/indie eta punka dira nagusi bere emanaldietan. BELLA CIAO lokaleko uneko DJa , eta sarritan FOTOMATÓN tabernan aritzen den DJa.