Gaurkotasuna
Atzealdea

Felix Urdapilleta Iturrizaren heriotza dela eta samina adierazi nahi du Udalak

Felix Urdapilleta Iturriza atzo zendu zen 86 urterekin. Hondarribiko herrigintzan etengabe lan egindakoa zen Felix Urdapilleta. Sortzez Bidanikoa, 1958an bere herrian meza eman ondoren, hurrengo urtean Amuteko Kaputxinoen Komentura etorri zen.

2019·05·02


Felix Urdapilleta Iturriza atzo zendu zen 86 urterekin.

Hondarribiko herrigintzan etengabe lan egindakoa zen Felix Urdapilleta. Sortzez Bidanikoa, 1958an bere herrian meza eman ondoren, hurrengo urtean Amuteko Kaputxinoen Komentura etorri zen.

‘Bidaniko Ladislao’ bezala ezagutzen zenak Amuteko auzo bizitza eta hala Hondarribikoa ere, irauli egin zituen era guztietako jarduerak antolatuz, gazteei zuzendutakoak, kultur arlokoak, izaera sozialekoak, eta nola ez, kirolarekin loturikoak.

Azken arlo honetan, orduan oso atsekabetuta zegoen arraun mundua berpiztu egin zuen 60. hamarkadaren hasieran, eta 1965etik 1968ra jarraian lau Kontxako Bandera irabaziko zituen ‘Ama Guadalupekoa’ traineruaren sustatzaile nagusia izan zen.

Hondarribiko Udalak eskerrak eman nahi dizkio kultur , kirol eta herrigintzari egindako ekarpen handiagatik, eta era berean, bere familia eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi.