Gaurkotasuna
Atzealdea

Familientzako argazkilaritza estenopeika tailerra

Euskalphoto kongresuaren baitan zortzi urtetik gorako haurren familientzat zuzendutako tailerra

2019·04·16


Itsas Etxea auditoriuma maiatzaren 4an Euskalphoto kongresuaren baitan burutuko den Argazkilaritza estenopeika tailerrerako topalekua izan da.

Sei ordutako iraupena izango duen tailer honetan familia parte hartzaileek ontziekin argazki kamera bat sortzeko aukera izango dute. Kamera honen bidez, argazkiak atera,  ingurua esploratu, argazkiak errebelatu eta hain magikoa den argazkilaritza teknika honekin gozatzeko aukera izango dute.

Izena emateko baldintzak

Interesa duten familiek parte hartuko duen haurraren izen abizenak zein haur hori lagunduko duen arduradunaren izen abizena, telefonoa eta emaila, organizacion@euskalphoto.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte. 

Plazak izen ematea burututako hurrenkeraren arabera emango ditu antolakuntzak. 10€ko parte hartze kuota ordaindu beharko dira tailerra burutuko den egunean bertan.

Tailerra Maiatzaren 4an, 10:00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra burutuko da Itsas Exea Auditoriumean.