Gaurkotasuna

Atzealdea

Roald Dahl gales-ko idazlearen inguruko erakusketa Arma Plazan

Aurten, Roald Dahl (Llandaff, Gales 1916-Great Missenden, Ingalaterra, 1990) galestar idazle handia jaio zela ehun urte betetzen dira. Haur eta gazte literaturan erreferentea, ipuingile, nobelagile, gidoigile eta poeta, haur literaturaren gailurretzat jotzen dira bere lanetariko asko.

2016·05·04


Charlie eta Txokolate lantegia, Matilda edo Gremlins-ak liburuak munduko haur guztien irudimenean dauden dantzan. Bere zenbait narrazio ere, zinemara eraman dira, arrakasta handia lortuz. Mendeurrena aitzakia idazle honi eta Quentin Blake-ri, bere ilustratzailea, egingo dizkioten omenaldiak hastera doazenean, Talaia Eskolak eta Udal Liburutegiak erakusketa bat antolatu dute elkarrekin.

Erakusketa, eskolako haurrak egindako eskulanak eta marrazkiak, idazleak idatzitako liburuak eta bere bizatzako argazki, idatziak eta pasadizoak osatzen dute. Dahlek haur eta gazte literaturara umorea ulertzeko ikuspuntu berria ekarri zuen, ekarpen interesgarria. Dahlen umorea iraultzailea da, egoera eta izaera xelebreetan oinarritua.

Arma Plaza etxeko bigarren plantan irekiko da maiatzaren 4tik 30era. Erakusketa jendartearentzat irekita izango da eta eskoletako ikasleak ere hurbilduko dira bisita programatuetan. Eraikinaren ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara da.