Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskazko zinea eta kontzertu pedagogikoak haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat

Hondarribiko haur eta lehen hezkuntzako 3.307 ikasle eta irakaslek parte hartzen dute Hezkuntza departamentuak antolatutako ekimenean

2017·03·15


Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, ikasturte honetan ere Hondarribiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Itsas Etxea Auditoriumean euskarazko zinea eta kontzertu pedagogikoetaz gozatzeko aukera dute. Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa Ikastetxeetako 3.307 ikasle eta irakaslek parte hartzen dute ekimenean.

2016-2017 ikasturteko ‘Euskara zine aretoetara, Tinko’ programak bost euskarazko zine-emanaldi esakiniko ditu. Hondarribiko ikastetxeetako lehen eta haur hezkuntzako ikasleentzat euskarazko zinea eskaintzea da helburua, Udalak ikasleentzat antolatzen diren jarduera pedagogikoen barne.

Lehen biak otsailean egin dira, eta hirugarrena bihar izango da, ‘Bram Barrabas’ filmearekin, kasu honetan Ama Guadalupekoa eta San Jose ikasletxeetako lehen hezkuntzako 3 eta 4. mailako gazteentzat. Azken bi emanaldiak apirilaren 27an eta maiatzaren 18an izango dira.

Lau kontzertu pedagogiko

Musika emanaldiei dagokienez, ikasturte honetarako lau kontzertu aurreikusten dira. Horietatik bi martxoaren lehen astean egin dira, eta azken biak, hilaren 31n eta apirilaren 6an izango dira.

“Jarduera guztiek helburu nagusi batzuk jarraitzen dituzte: Hondarribiko ahalik eta ikasle gehien kultur adierazpide zenbaitera hurbiltzeko aukera ematea alde batetik. Hortaz gain, eskolaz kanpoko jarduerak aberasteko bide bat jartzea bilatzen dugu, baita ohitura batzuetan eragitea gure gazteei, kasu honetan, Itsas Etxea auditoriumera hurbildu eta kulturaz gozatzea. Azken helburua eta oso garrantzitasua, euskararen presentzia eskolaz kanpoan areagotzea da” esan du Kalixa Silanesek, Hezkuntzako zinegotziak.