Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskarazko zortzi filme labur ostiralean Kultur Etxean

Topaguneak eta Udal Euskara Zerbitzuaren eskutik, Laburbira Kultur Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan

2017·03·14


Ostiralean 20:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean, Topaguneak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, Laburbiraren euskal zinemagintzako 8 film labur ikusteko aukera izango dugu. Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoaren XIV. edizioa, Euskal Herriko 32 herritara joango da, baita Paris eta New York-eko Euskal Etxeetara ere. Sarrera doakoa izango da.

Zortzi istorio dira, elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan. Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak.

Aurten lehen aldiz Laburbirako ikusleentzat lehiaketa bat jarri da abian. 2 pertsonentzako bi gaueko egonaldia zozketatuko da Euskal Herriko landetxe batean, www.kameratoia.eus orrian sartu eta ‘Laburbira 2017 ikusleentzako lehiaketa’ atalean klikatu eta lau galderetako formularioa betetzen dutenen artean.

Filmei buruzko informazio gehiago: http://topagunea.eus/LABURBIRA/

 

o          Azken Saskia (Oier Fuentes)

o          Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)

o          Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)

o          Elemakarrak (Ibon Iza)

o          Jalgi (Eki Pagoaga)

o          280º (UDA films)

o          EUSPOT lehiaketako spot onenak

o          Hileta (Kepa Sojo)