Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskarazko zinea eta kontzertu pedagogikoak haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat

Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, 2017/2018 ikasturte honetan ere Hondarribiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Itsas Etxea Auditoriumean euskarazko zinea eta kontzertu pedagogikoetaz gozatzeko aukera dute. Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa Ikastetxeetako 3.345 ikasle eta irakaslek parte hartzen dute ekimenean.

2018·02·12


Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, 2017/2018 ikasturte honetan ere Hondarribiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Itsas Etxea Auditoriumean euskarazko zinea eta kontzertu pedagogikoetaz gozatzeko aukera dute. Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa Ikastetxeetako 3.345 ikasle eta irakaslek parte hartzen dute ekimenean.

2016-2017 ikasturteko ‘Euskara zine aretoetara, Tinko’ programak bost euskarazko zine-emanaldi esakiniko ditu. Hondarribiko ikastetxeetako lehen eta haur hezkuntzako ikasleentzat euskarazko zinea eskaintzea da helburua, Udalak ikasleentzat antolatzen diren jarduera pedagogikoen barne.

Lehena asteazken honetan, otsailaren 14an izango da, ‘Luke eta Lucy’, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Gainontzekoak, martxoan eta apirilean egingo dira, egutegiak erakusten duen moduan. Ikusiko dituzten filmeen artean, ‘Tarzan’, ‘Koko2’ eta ‘Ballerina’ daude.

Sei kontzertu pedagogiko

Musika emanaldiei dagokienez, ikasturte honetarako sei kontzertu aurreikusten dira. Horietatik lehena martxoaren 2an izango da, Hari Laukotearen eskutik. Maider Aizpurua eta Leire Hipolito (bibolinak), Imanol Martinez (biola) eta Amaia Garcia (biolontxeloak) ikuskizuna emango diete Lehen Hezkuntzako ikasleei. Gainontzeko emanaldiak martxoan eta apirilean izango dira era berean. Sei emanaldi hauetako bat dantza klasiko eta euskal dantza ikuskizuna izango da.

“Jarduera guztiek helburu nagusi batzuk jarraitzen dituzte: alde batetik, Hondarribiko ahalik eta ikasle gehien kultur adierazpide zenbaitera hurbiltzeko aukera ematea. Hortaz gain, eskolaz kanpoko jarduerak aberasteko bide bat jartzea bilatzen dugu, baita ohitura batzuetan eragitea gure gazteei, kasu honetan, Itsas Etxea auditoriumera hurbildu eta kulturaz gozatzea. Azken helburua eta oso garrantzitasua, euskararen presentzia eskolaz kanpoan areagotzea da” esan du Kalixa Silanesek, Hezkuntzako zinegotziak.

Informazio erlazionatua