Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskaraldiaren balorazio positiboa egin du Udalak

Astelehenean amaitu zen ofizialki Euskaraldia. 11 egunez euskaraz aritzeko eta elkartzeko sarea osatzea helburu nagusietako bat zuen ekimenak “oso balorazio positiboa” jaso du Udaletik.

2018·12·05


Astelehenean amaitu zen ofizialki  Euskaraldia. 11 egunez euskaraz aritzeko eta elkartzeko sarea osatzea helburu nagusietako bat zuen ekimenak “oso balorazio positiboa” jaso du Udaletik. Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotziak esan duenez, “pozik gaude Euskaraldiak Hondarribian izan duen harreragatik eta herritarrek erakutsi duten jarreragatik ere”.

“Guztira 1985 izen-emate egon dira, 1580 Ahobizi eta 405 Belarriprest. Generoari dagokionez, 1290 emakumeak dira, 687 gizonezkoak eta 8 Ez-Binarioak. Emakumeetatik 1030 Ahobizi dira eta beste 260ak Belarriprestak, gizonezkoetan 543 eta 144 da banaketa, eta pertsona Ez-Binarioetan 7 dira Ahobizi eta bakarra Belarripresta”.

“Hortaz gain, herriko 33 elkarte edo kolektibok bere elkartasuna adierazi dute Euskaraldiarekin argazkia atera eta publiko eginez. Pozik egoteko moduko iniziatiba izan dela uste dugu, herritarrengan zerbait piztu dela somatu da eta orain denon artean hurrengo urratsak eman behar ditugu. 12. Egunean egonda, orain arteko urratsak ematen jarraitzea da egokiena” gehitu du Berrotaranek.

“Datorren astean, Euskaraldiaren talde motorraren bilera izango dugu, eta orduan izango da aukera balorazio zehatzago bat egin eta etorkizunera begira aportazioak jasotzeko” amaitu du Arantxa Berrotaran zinegotziak.