Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago

Bost laguntza desberdin dira, eta horietako bat eskatzeko epea ekainaren 25ean itxiko da

2017·06·12


Euskararen sustapenerako diru-laguntzak emateko lehiaketarako deialdia zabaldu du Euskara departamentuak. Arantxa Berrotaran Euskara zinegotziak dioenez, “helburu nagusiena da euskararen erabilera bultzatzea alor guztietan, eta hala, bost eratako diru-laguntzak deitu dira. Denetara 22.700 euro bideratzen ditugu”.

Diru-laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte:

Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek. Eskatzeko epea ekainak 25.

Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkarteek. Epea irailak 15.

Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrek. Epea irailak 15.

Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduek. Epea irailak 15

Web orriak euskaraz jartzen dituztenek. Epea irailak 15.

Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa B.A.Z-en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Kale Nagusiko 20 zenbakian aurkeztuko dira. Gogoratu BAZ ostiraletik aurrera 9.00etatik 13:30era irekiko dela.

“Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute udan euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek” gehitu du Berrotaranek.  “Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten elkarte edo taldeek, Barnetegietara edo Udako Euskal Unibertsitatera joaten diren herritarrek, establezimenduetako kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen dutenek eta web orria euskaraz jartzen duten elkarte, enpresa eta abarrek”.