Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Euskarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

Hondarribiko Udalak 2019ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea, eta BAZen egin beharko da.

2019·08·20


Hondarribiko Udalak 2019ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea, eta BAZen egin beharko da.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 27.600 euro banatuko ditu Udalak.

Udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800€) –hilabeteko epea dute hauek eskaera egiteko–, euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000€), euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000€), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800€) eta webgunea euskaratutakoek (2.000€) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

http://www.hondarribia.eus/eu/izapideak-laguntzak-diru-laguntzak