Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskara Arloko dirulaguntzak prest

Irailaren 15era arte egongo da zabalik haiek eskatzeko epea.

2018·06·01


Hondarribiko Udalak 2018ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Eskabideak BAZen egin behar dira irailaren 15a baino lehen. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.

27.600€ banatuko ditu Udalak, guztira. Udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800€) –hilabeteko epea dute hauek eskaera egiteko–, euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000€), euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000€), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800€) eta webgunea euskaratutakoek (2.000€) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.