Gaurkotasuna
Atzealdea

EuskalPhoto Ekitaldiaren bigarren edizioa Itsas Etxe auditoriumean

Maiatzaren 3eta 5 bitartean bigarren urtez Argazkilaritza munduko profesionalei zuzendutako EuskalPhoto ekitaldia ospatuko da Hondarribian

2019·04·12


Maiatzaren 3eta 5 bitartean bigarren urtez Argazkilaritza munduko profesionalei zuzendutako EuskalPhoto ekitaldia ospatuko da Hondarribian. Egun hauetan zehar   sektoreko profesional ezagunek hitzaldi eta tailerrak eskeiniko dituzte.  Halaber, hainbat marka komertzialen azken produktuak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.  


Turismoko Zinegoztiak Maria Serranok adierazi du “turismoko estrategiaren ikuspuntutik gure asmoa Hondarribira kongresuak erakartzea da behe-denboradian”. Halaber, `azken urteetan Udaletxetik hainbat ekimen egin ditugu argazkilaritza inguruan eta EuskalPhoto laguntzen jarraitu nahi dugu”. 


Halaber, aurten “Gervasio Sanchezen erakusketa izango dugu Hondarribian eta berarekin batera bisita gidatu bat egiteko aukera izango dugu” aurreratu du Serranok. 
Alvaro del Val, Producciones The Cat enpresa antolatzailearen ordezkariak, azpimarratu nahi izan du “aurten  materia ezberdinetan 10 adituen  hitzaldiak izango ditugu. Haien artean  izen honeko argazkilariak, artsta bisualak eta baita erretokean adituak direnak ere”.  
Protagonisten artea, Del Val, Chema Madoz gailendu du, “oso zaila baita haren hitzaldi bat ikustea”. 
Halaber, aurten  haurrentzako argazkilaritza tailer bat antolatu da eta Paradorean Argazkiliburuen inguruan erakusketa bat ikusteko aukera izango dugu Gabriela Cendoya-Bergarecheren eskutik. 

Izen ematea www.euskalphoto.es egin daiteke eta sarreren prezioa 25 eta 50 euro bitartekoa izango da.