Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskal Herriko Itzulia dela eta trafiko aldaketak Hondarribian asteazkenetik ostiralera

Ostegun eta ostiralean, apirilaren 8an eta 9an, 2021eko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Hondarribiko kaleetatik igaroko da, eta bi egun horietan ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragina izan dezake.

2021·04·06

Ostegun eta ostiralean, apirilaren 8an eta 9an, 2021eko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Hondarribiko kaleetatik igaroko da, eta bi egun horietan ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragina izan dezake.

“Udalak informazio osoa udal web orrian zintzilikatu du, www.hondarribia.eus/itzulia estekan hain zuzen ere. Udal sare sozialetan etengabe informatzen ari da trafiko aldaketen inguruan, eta lasterketak eragina izango duen kale edo auzoetako portaletara ere helarazi dugu Udaltzaingoaren bitartez. Zentzu horretan, esfortzu berezia egiten ari gara” esan du Gonzalo Carrionek, Zerbitzuetako zinegotziak.

Oro har, mozketak izango dira lasterketaren ibilbidetik doazen edo igarotzen diren kaleetan.

APIRILAK 8:16: 00etatik 18: 00etara.

APIRILAK 9: 12: 30etik 14: 00etara.

 
Aparkatzeko debekuak


Apirilaren 7an, 8an eta 9an ezin izango dira autoak eta motorrak aparkatu honako kale hauetan:

Bernat Etxepare kalea.
Zuloaga kalea.
Bentako aparkalekua. Anbulategiaren atzealdea.
Itsasargi kalea.
Foru Kalea. Bi noranzkoak.
Ramón Iribarren. Arrokako biribilgunetik hondartzako parkingaren sarreraraino.
Europa Ibilbidea.
Minatera kalea. Kirol kaiatik Europa ibilbideraino.

APIRILAREN 7AN TRAFIKOAN IZANGO DIREN ERAGINAK

Ramon Iribarren kaleko 6. zenbakian egongo den helmuga muntatzeko lanak direla eta, zirkulazioa itxita egongo da kale horretan 18: 30etik aurrera, eta Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.

Trafikoa Minatera kaletik desbideratuko da.

APIRILAREN 8AN TRAFIKOAN IZANGO DIREN ERAGINAK

Pelotoiaren 1. igarotzea:

16:00etatik 17:00etara, auto-ilarak izango dira. Saihesbidean (GI3440), aireportuko errepidean (N.638), Amute, Mendelu.

Pelotoiaren 2. igarotzea eta helmuga:

17: 00etatik 19:00etara auto-ilarak izango dira hiriaren sarreran, Amuteko biribilgunetik, Ramon Iribarren arte, higunetik pasatuz.

Hiritik irteteko zirkulazioa Kostako errepiderantz desbideratuko da.
Helmuga Ramon Iribarrenen dagoenez, zirkulazioa itxita egongo da 19: 00ak arte, desmuntatzeko.
Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.

APIRILAREN 9AN TRAFIKOAN IZANGO DIREN ERAGINAK

5. etaparen irteera.

12: 30etik 13: 30era, Ramon Iribarren kaleko 6. zenbakian, 5. etapari irteera emango zaio.
Trafikoa moztuta egongo da kalearen zati horretan.
Minatera kaletik desbideratuko da.
Lur Gorriko autobus-geltokian eragina izango du.
13: 15etik 13: 45era, auto-ilarak izango dira