Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
AGENDA
Atzealdea

Europako Mugikortasunaren Astea 2019

Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren idazketan zehar proposatu da udalerriaren parte hartzea areagotzea Europako Mugikortasunaren Astean (EMA), gauzatuko diren ekintzetan ahalik eta pertsona kopuru handienaren parte hartzea bilatuz.

2019·09·18


Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren idazketan zehar proposatu da udalerriaren parte hartzea areagotzea Europako Mugikortasunaren Astean (EMA), gauzatuko diren ekintzetan ahalik eta pertsona kopuru handienaren parte hartzea bilatuz.

EMA administrazioa zein hiritargoa sentsibilizatzera zuzenduta dagoen kontzientziazio kanpaina bat da. Bertan hainbat jarduera antolatzen dira, autoaren alternatiba diren mugikortasun moduen onurak frogatuko duten proiektuak gauzatuz. Beraz, 2019ko irailaren 16 eta22a artean, “Gurekin ibili” lelopean, Hondarribian Europa osoko beste hainbat udalerrirekin batera, mugikortasun jasangarri, inklusibo eta osasungarriago bat sustatzeko ekintzak burutuko dira. Ekintzen artean honakoak nabarmentzekoak dira:

  • Elkarrekin hobetuko al dugu eskola-ingurunea? Aurkezpena eta kanpoko ekintza Ama Guadalupekoa eskola ingurunerako proposamena ezagutzeko, eta espazio honen diseinuan parte hartzeko. Larunbata irailak 21, goizeko 11etan, Bitoriano Juaristi kalean, eskolako sarreran.
  • Kotxerik gabeko eguna. Irailaren 22an Hondarribiko Udalak autoa uztera eta garraio modu alternatiboak erabiltzera animatu nahi du. Egun sinbolikoa da auto gutxiago dituen hiriaz gozatzeko eta pixkanaka trafikoa gutxitzen joateko. Egun horretan bertan bizikleta martxa bat burutuko da, goizeko 11etan Gernikako Arbola plazatik abiatuta.

Aurtengo kartelak egitarau osoa dakar