Gaurkotasuna

Atzealdea

Etxeko elektrizitate-kontsumoa argitzeko tailerra

Ekainaren 1ean izango dira saioak.

2018·05·21


Elektrizitate-kontsumoa aztertu, ulertu eta haren jarraipena egiten laguntzeko saio praktikoak antolatu ditu Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Etxe, enpresa eta elkarteek egiten duten elektrizitatearen erabileraren inguruko erabakiak hartzeko hura ezagutu eta interpretatzea garrantzitsua dela iritzita, herritarrei “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzeko deia egin die Udalak. Helburua energia kontsumoa murriztu eta eraginkortasuna handitzea da.

Ekainaren 1ean egingo dituzte tailerrak Harresilanda kaleko 5.ean dagoen KZ Gunean. Goizeko 11:00etan jubilatuen txanda izango da, eta arratsaldeko 17:00etan gainerako herritarrena. Saioek ordubeteko iraupena izango dute, eta derrigorrezkoa da haietan partu hartu nahi izanez gero aurrez izena ematea. Horretarako posta elektronikoa bidali daiteke  edurne@izadi21.eus helbideera edo 628 532 303 telefonora deitu (astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30tatik arratsaldeko 5etara). Maiatzaren 29an amaituko da izen-emate epea.