Gaurkotasuna

Atzealdea

Talaia eta San Joseko ikasleak baratzak ikusi eta ikastera joan dira

Gaurtik hasi eta iganderarte Hondarribiak Bertako Produktuen Astea ospatuko du.

2016·04·17


Ekintza ugari aurreikusi dira, eta horien artean, gaur Talaia eta San Jose Ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleek Zimizargan dagoen Agroaldeara egin duten bisita dago. Ikastetxeetatik tren berdean joan dira Agroaldeara. Bertan Aldatsa elkartekoek ekimenaren berri eman diete.

Zer den agroaldea, nekazaritza ekologikoa eta nekazaritza irtenbide profesional bezala posible dela azaldu diete. Bertako Produktuen Astea Hondarribiko Udaleko Nekazaritza, Ingurumena eta Agenda 21eko departamentuak antolatzen du, Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren baitan, nekazaritza sektorearen sustapena eta bertako produktua balorean jartzea du helburu.

Aurten, aurreko urtetan gauzatu diren hainbat ekintza eta beste berri batzuk sartuaz, guztiak aste bakar batean kontzentratzea erabaki da difusio eta oihartzun handiagoa izan dezan. Apirilaren 22an Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela baliatuz antolatu da astea.

Bihar arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko Areto Nagusian ‘Txalupak’ proiektuaren aurkezpena burutuko da. Kunsthal eskolako irakasle eta ikasleek aurrera eramandako proiektua da, hirian oso garrantzitsuak diren alor uztartu asmoz, nekazaritza eta arrantza hain zuzen ere