Gaurkotasuna

Atzealdea

Asteburu honetan Hondarribiak Erdi Aroko Azoka ospatuko du

Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat bertan ospatuko baita.

2016·06·07


Goizeko 10.00tatik 14.00tara eta arratsaldeko 17.00tatik 21.00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian.

Erdi Aroko azoken artean ezinbestekoa bilakatu da, eta urtero milaka bisitari izaten ditu Hondarribiak asteburuan zehar. Maria Serrano Turismoko zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka udako hasera moduan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar, gure erdi aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintzaz eta langintza egokiaz goza dezagun”.

Larunbatean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean kontzertu berezi bat izango dugu. Euskal Barrokensemble taldea entzun ahal izango da zuzenean. XVI eta XVII. mendeko euskal musika zaharra biltzen duen taldea Enrike Solinís kitarra-jole ezagunak zuzentzen du. Sarrerak 8 eurotan saltzen dira, ostiralerarte ARMA PLAZAn, www.kutxabank.com gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu leheneago lehiatilean.

Ekainaren 19 arte ARMA PLAZAn iazko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketan parte hartu zuten lanen erakusketa irekita dago.

Hortaz gain, aurtengo ediziorako lehiaketa berri bat deitu da ere.

 

 

Dokumentuak deskargatu