Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eskolako agenda 21en erakusketa liburutegian ikusgai ekainaren 30a arte

2017-2018 ikasturtean zehar Hondarribiko 4 ikastetxeek Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren alorrean kontsumo arduratsua landu dute.

2018·06·13


2017-2018 ikasturtean zehar Hondarribiko 4 ikastetxeek Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren alorrean kontsumo arduratsua landu dute. 

Halaber aurten ekimen honen X. Urteurrena ospatzeko ekintzen artean, Udalak eskolen arteko lehiaketa antolatu zuen. 3 kategoria bereizi ziren (marrazkiak, horma-irudiak eta argazkiak) eta kategoria bakoitzeko hautagaiak aukeratzea ikastetxe bakoitzari egokitu zitzaion. 
Ondoren, maiatzaren 24an ospatutako eskolarteko foroan ikasleek hautatu zituzten kategoria bakoitzeko lan onenak.


Ikastetxeek egindako lana herrira zabaltzeko asmoz erakusketa antolatu dute ikastetxeek eta Udalak Zuloaga Etxean, ekainaren 30a bitartean. 


10 urte bete ditu Eskola Agenda 21ek

2008-2009 ikasturtean hasi zuten udalerriko 4 ikastetxeek eta Udalak Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren ibilbidea. Guztira aurten programa honetan 2.000 bat ikaslek parte hartu dute Hondarribian eta honako eragileen laguntza jaso dute bere garapenean: eskoletako langileak (irakasleak, etab.), familiak, Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Orain dela 10 urte Hasi zenetik ondorengo gaiak landu dituzte ikastetxeek: ura, hondakinak, elikadura, mugikortasuna, kontsumo arduratsua eta klima aldaketa.