Gaurkotasuna

Atzealdea

Eskifaiaren Eliz Musika Zikloak bigarren asteburua bihar eta etzi

Larunbatean eta igandean, Hondarribiko Eliz Musikaldia izango dugu Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan. 36. urtez jarraian, Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da.

2018·03·23


Larunbatean eta igandean, Hondarribiko Eliz Musikaldia izango dugu Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan. 36. Urtez jarraian, Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da.

Larunbatean, Valentziako Quart de Poblet herriko ‘Ad Libitum’ taldea etorriko da Hondarribira. Ad Libitum ganbera abesbatza azken urteetan proiekzio handienetako duen abesbatza taldea da, hala adierazten baitute lehiaketa nazional garrantzitsuenetan lortutako sari ugariek.

Escola Coral Veus Juntes eskolak egoitza Quart de Poblet herrian du (Valentzian), eta proiektu pedagogiko zabal bat da, lau urtetik goragoko umeei abesbatza prestakuntza eskaintzen diena. Gaur egun 350 umek, gaztek eta helduk osatua da, eta 7 abesbatzatan banatuta daude. 1983 urtean hasi zuen jarduera, eta bere ibilbidean 950 kontzertu baino gehiago eskaini ditu eta bira ugari egin ditu Europan eta Hego Amerikan zehar.

Igandean aldiz, Eskifaia abesbatza hondarribiarraren ordua iritsiko da. Eskifaia Abesbatza Gorka Aierbek zuzentzen du eta abeslariekin batera, Alvar Tife eta Maite Mancisidor bibolinak, Bittor Alkain biola,  Sofía San Miguel biolontxeloa, eta Javier Echepare kontrabaxua ariko dira.

Xatz Eskifaia Abesbatza aldiz Amaia Aldalurrek. Azken honetan Esther Barandiaran ariko da pìanoan.

Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Kontzertu denak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, arratsaldeko 19:30ean eta doainik.

Eskifaia Abesbatzak Hondarribia Katsikas boluntario taldeari laguntza emango dio. Aurtengo zikloko kontzertu guztietan kutxak jarriko dira sarreran, aipatutako erakundeari laguntzeko dirua jaso ahal izateko.