Gaurkotasuna

Atzealdea

Eskifaiaren Eliz Musika Zikloa datozen bi asteburutan

Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 36. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin.

2018·03·14


Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 36. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin.

Eskifaia Abesbatzak Hondarribia Katsikas boluntario taldeari laguntza emango dio. Aurtengo zikloko kontzertu guztietan kutxak jarriko ditugu sarreran, aipatutako erakundeari laguntzeko dirua jaso ahal izateko.

Kontzertu denak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, arratsaldeko 19:30ean eta doainik. “Eskifaia Abesbatza zoriondu nahi dut, 1983tik urtero kalitate handiko ziklo hau antolatzeagatik. 36 urtez jarraian aritzea etenik gabe meritu handiko zerbait da” esan du Kalixa Silanes Kultura zinegotziak.

Martxoaren 17 eta 18an bi kontzertu izango ditugu eta 24 eta 25ean beste bi. Lehen asteburuan, Tolosako ‘Kea Ahots Taldea’ eta Irungo ‘Nayade’ abesbatza egongo dira.

Bigarren asteburuan, beste bi kontzertu izango ditugu Parrokian. Larunbata 24an, Valentziako Quart de Poblet herriko ‘Ad Libitum’ taldea etorriko da, eta azken egunerako, 25ean, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzaren Xatz Eskifaiaren txanda iritsiko da. Eskifaia Abesbatza Gorka Aierbek zuzentzen du eta Xatz Eskifaia Abesbatza aldiz Amaia Aldalurrek. Azken honetan Esther Barandiaran ariko da pìanoan.

“Hondarribiko Udalari eskerrak eman nahi dizkiot bere jarreragatik eta beti laguntzeko prest dagoelako. Gauza bera ere Parrokiari, kontzertuetarako eta entseguak egiteko ematen dizkigun erreztasunengatik. Azkenik, Laboral Kutxari ere aurten eman digun laguntzagatik eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioari ere” amaitu du Aristizabalek.