Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

ESI BIDASOAk pediatriako arretak egokitu ditu

Bidasoako ESIak, paziente pediatrikoen arreta, COVID 19ko osasun-alertako egoeran egokitzearren, herritarrei jakinarazi nahi die apirilaren 1etik pediatriako arreta berrantolatu duela.

2020·04·01


Bidasoako ESIak, paziente pediatrikoen arreta, COVID 19ko osasun-alertako egoeran egokitzearren, herritarrei jakinarazi nahi die apirilaren 1etik pediatriako arreta honela berrantolatu duela:

Pediatriako premiazko arreta Donostiako Unibertsitate Ospitalean zentralizatuta dago.

Bidasoko ESIko pediatria arreta honela antolatuko da:

Astelehenetik ostiralera, sukar, eztul, neke edo eztarriko minaren sintomak dituzten pazienteen arreta Irun Zentroan zentralizatuta geratzen da, 08: 00etatik 20: 00etara. Bestelako sintomak dituzten pazienteak Dunboako osasun-zentroetan artatuko dira, 08: 00etatik 20: 00etara, eta Hondarribian, 08: 00etatik 15: 00etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan sukarra, eztula, nekea edo eztarriko mina duten pazienteen arreta Donostiako Unibertsitate Ospitalean zentralizatuta geratzen da, 08: 00etatik 22:00etara. Beste sintomatologia bat duten pazienteak Irungo Zentroko Etengabeko Arretako Gunean (EAG) artatuko dira..

Mesedez, joan aurretik, jarri harremanetan osasun-zentroarekin: Hondarribiko OZ: 943 00 76 40, Irun Erdialdeko OZ: 943 00 67 00 Dunboa OZ: 943 00 67 89.

Bestalde, Irungo Osasun Mentaleko Zentroak jakinarazi du kontsulta bat egiteke duten pazienteek terapeutaren dei bat jasoko dutela hitzorduaren dataren aurretik. Dei horretan ezarriko da arreta emateko modua. Beraz, ez da beharrezkoa zentrora deitzea hitzordua berresteko.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web