Gaurkotasuna

Atzealdea

Ernesto Goiricelayaren hitzaldiak goraino bete zuen Arma Plaza

Ostegun arratsaldez 'Ezagutu zure hiria' ekimenaren barnean Ramon Iribarren eta Hondarribiko barrari buruzko hitzaldia eskaini zen.

2016·11·17


ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, atzo arratsaldez egin zen eraikinaren bigarren solairuan Ernesto Goiricelayaren Ramon Iribarren eta Hondarribiko barrari buruzko hitzaldia. ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunea bete egin zen Goiricelayaren hitzak entzuteko.

Gogoratu larunbata honetarako aurreikusia zegoen bisita gidatua aste betez atzeratu egin dela. Azaroaren 26 larunbata goizeko 11:00etan Kirol Kaian (M pantalana) da hitzordua. Handik hasiko da itsasontzian egingo den bisita gidatua. Toki mugatuak daude eta erreserba egitea ezinbestekoa da, 943643677 edo info@armaplaza.eus gunean.

‘Ezagutu zure hiria’ hiritar guztiei zuzendutako ekimena da, eta helburua gure hiriko alderdi historikoak ezagutaraztea du. Pasa den hilean Hondarribia eta kontrabandoa izan zen gaia.