Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eraso matxista gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena

Udalean ordezkatutako alderdi politiko guztien adostasunarekin egin da komunikatua.

2020·06·26


Hondarribiko Udalak bere gaitzespen irmoena agertu nahi du duela egun batzuk Hondarribian izandako eraso matxistaren aurrean eta erabateko hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasotutako emakumeari. Udalak emakumearen eskura jarriko ditu bortizkeria matxistaren biktimentzako gizarte zerbitzuen babesa.

Tankera horretako eraso guztiek gizon-emakumeen eta, oro har, gizarte osoaren bizikidetza errespetuzkoa eta demokratikoa urratzen dute eta, giza-eskubideen urraketa diren neurrian, gure herrian eraso sexistak erabat lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi du Hondarribiko Udalak. Pertsona guztiek, emakume nahiz gizaseme, elkarrekin duintasunez eta segurtasunez bizitzeko eskubidea baitugu.

Halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dagoela ohartarazteaz gain, herritarrok eta erakundeok indarkeria matxistari aurre egiteko dugun borondate sendoa ere gogorarazi nahi dugu, indarkeria-mota hori prebenitzea, detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita.

Inoiz baino beharrezkoagoa da herritar orok bortizkeria matxistaren aurkako konpromisoa bere egin eta balizko egoerak antzeman eta ekiditen laguntzea. Bortizkeria egoera jasaten ari diren emakumeak ez daude bakarrik, herritarren eta erakundeen babes osoa dutela egoera horretatik atera ahal izateko.

Udalak salaketa irmoena plazaratu eta gogoratu nahi du erabilgarri direla Udal Gizarte Zerbitzuetako 943 111291 eta EMAKUNDEren 900 840 111 telefono zenbakiak, nahiz larrialdietarako SOS Deiak zerbitzuaren 112 aplikazioa.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web