Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eraso matxista bat gaitzesteko Udalaren adierazpena

Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du larunbatean Biteri kalearen inguruetan izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari. Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek sinatu dute adierazpena.

2018·10·25


Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du larunbatean Biteri kalearen inguruetan izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari.

Eraso horrek gizon-emakumeen arteko errespetuzko bizikidetza urratu du eta tankera horretako eraso guztiak, giza-eskubideen urraketa diren neurrian, Hondarribian lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi du Hondarribiko Udalak, pertsona guztiek, emakume nahiz gizaseme, elkarrekin duintasunez bizitzeko eskubidea baitugu.

Herritarrok eta erakundeok indarkeria matxistari aurre egiteko dugun borondate sendoa ere gogorarazi nahi dugu, indarkeria-mota hori prebenitzea, detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita.

Hondarribiko Udalak herritar guztiei dei egiten die bihar ostirala, arratsaldeko 18:30ean San Pedro kalean (Correos parean) eraso matxista hau salatzeko egingo den elkarretaratzera.