Gaurkotasuna

Atzealdea

Eraso matxista bat gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena

Udala osatzen duten EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP alderdiek bat egin dute adierazpen honekin.

2018·03·10


Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du martxoaren 8an gauez Hondarribiko Alde Zaharrean izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari.

Eraso horrek pertsonen arteko errespetuzko bizikidetza urratu du eta tankera horretako eraso guztiak, giza-eskubideen urraketa diren neurrian, Hondarribian lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi du Hondarribiko Udalak, pertsona guztiek, elkarrekin duintasunez bizitzeko eskubidea baitugu.

Herritarrok eta erakundeok indarkeria matxistari aurre egiteko dugun borondate sendoa ere gogorarazi nahi dugu, indarkeria-mota hori prebenitzea, detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu erasoa gertatu eta gero biktimari lagundu zioten herritarrei.

Hondarribiko Udalak herritar guztiei dei egiten die bihar igandea, martxoaren 11an, goizeko 11:45etatik 12:00ak arte Puntalean eraso matxista hau salatzeko egingo den elkarretaratzera.