Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoen inguruko dirulaguntza deialdia burutu du Udalak

Irailaren 28an itxiko da epea eta 2019an zehar egindako lanak subentzionatu ahal izango dira

2020·08·05


Hondarribiko Udalak eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzen deialdia zabaldu berri du.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “deialdi honetan 2019 urtean zehar egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena lagunduko dira. Dirulaguntzaren bidez babestutako lanen aurrekontuaren %10 estaliko da, gehienez ere 3.000 euroko kopuru bitarte”.

“Gure helburua, hiriko etxebizitzetan egin behar diren EIT-etan laguntzea da, eta bide batez jabeei ikerketa horiek burutu ditzaten eragitea” dio Sagarzazu Alkateak. “Dirulaguntzaren onuradun izango dira eraikuntzetako Jabekideen Elkarteak, baldin eta aurrez euren jabetzakoa den eraikuntza horren zati bat edo osoa birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren bat jaso badute eta EITrako dirulaguntza eskatzen badute”.

“Irailak 28 bitartean egongo da irekia eta interesa duten eraikuntzetako Jabekideen Elkarteek eskaera BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute. Gogoratu behar da Udaletxeko obrek dirauten bitartean, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela” amaitu du Sagarzazuk.

Informazio gehiago: http://www.hondarribia.eus/eu/eraikuntzen-ikuskapen-teknikoa-eitegiteko-diru-laguntzak


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web