Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Erabiltzaile kopuruak gora egin du Zuloaga Etxea liburutegian berritu egin zenetik

Urte bete luze igaro da Zuloaga Etxea udal liburutegi berritua ireki zenetik. Ordutik hona zerbitzuak eman dituen emaitzak azaltzeko gaur goizean egin dute agerraldia prentsan Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Kote Guevara udal liburuzainak.

2019·02·20


Urte bete luze igaro da Zuloaga Etxea udal liburutegi berritua ireki zenetik. Ordutik hona zerbitzuak eman dituen emaitzak azaltzeko gaur goizean egin dute agerraldia prentsan Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Kote Guevara udal liburuzainak.

“Udal Gobernu Taldearen Agintaldi Planeko proiektu esanguratsuetako bat zen Zuloaga Etxea berritu eta Liburutegiaren bitartez herritarren irakurzaletasuna sustatzea” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“2017ko urriaren 20an irekiera egin genuenetik, erabiltzaileen artean azpiegitura honek izan duen eragina eta onarpena ikusteko ordua da. Oso emaitza onak izan ditu, bistakoa da. 2018an 74.294 izan ditu Liburutegiak, 9.455 bazkide ditu eta 28.038 liburu mailegatu dira. Oso pozik egoteko modukoa da, eta Udal Liburutegiaren alde Udalak egiten duen apustuaren irudi egokia dela argi uzten du, baita bertatik egunero egiten den lana ere”.

Juan Luis Silanesek esan duenez, “zerbitzua asko hobetu da. Azalera asko handitu da, langileak 2tik 6ra igaro dira eta hori nabaritu egiten da egunerokotasunean”.

300 erabiltzaile egunero

Kote Guevara liburuzainak eman ditu xehetasun guztiak. “Esan bezala, erabiltzaileak iaz 74.294 izan dira, eta egun 9.455 bazkide ditu, Hondarribiko biztanlegoaren erdia baina gehiago. Liburutegiak daukan fondoa 59.530 liburuk osatzen dute, urtetik urtera goruntza doan kopurua”.

“Ordutegi zabalagoa eskaintzen dugu eta erabiltzaileak pozik daudela esango nuke. Epe desberdinak ditu Liburutegiak, hor daude adibidez ikasleen azterketa garaiak, topetaraino egoten dena. Udaran pixkat jaitsi egiten da eta udaberri eta udazkenean berriz indartu. Media bat egingo bagenu, egunero media bezala 300 erabiltzaile etortzen direla esan dezakegu” dio Guevarak.

Liburuzaina pozik agertu da “erabilera anitzeko gelak daukan erabilpenarekin. Bilerak, aurkezpenak, ezkontzak… denetarako erabiltzen da eta oso egokia izaten ari da. Iaz 68 ekitaldi egin ziren, astero bat baina gehiago, baina urtarrilean eta otsailean daramagun martxarekin, errez bikoiztuko ditugu datuak aurtengoan”.

“Harrerako zerbitzua eta ordenagailuen gunea asko erabiltzen da. Baita udan etortzen diren turista askorentzat ere, oso ongi etortzen zaie eta” amaitu du Guevarak.