Gaurkotasuna

Atzealdea

Eñaut Elorrieta Hondarribian ariko da abenduaren 23an 'Harian' lana aurkezteko

Eñaut Elorrietak ‘Harian’ bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean.

2018·11·06


Eñaut Elorrietak ‘Harian’ bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean. Ken Zazpiko abeslari eta liderra, Kaabestri String Ensemble taldearekin batera dabil abentura berri honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako taldea.

Sarrerak salgai daude 8 eurotan https://tickets.kutxabank.es/ES/  gunean, ARMA PLAZAn amaitu bitarte eta ekitaldiaren egun berean bi ordu aurretik Itsas Etxea Auditoriumean. 18 urtetik beherakoentzat, sarrerak 4 euro kostako du.