Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunaren inguruan ekitaldi ugari Hondarribian

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, Hondarribian ekitaldi sorta zabala antolatu da.

2020·11·18


Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, Hondarribian ekitaldi sorta zabala antolatu da. Aurkezpen ekitaldia gaur bertan egin da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun zinegotzia, Tamara Sastre EMEKI Elkarteko idazkaria, eta Deiene Totorikaguena, Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzuko ordezkaria.

“Azaroak 25 ez da ospatzeko zerbait. Egiteko eta erabiltzeko egun bat da, gure gizartean dugun egoera lazgarri baten inguruan gogoeta eragiteko eta gure jardunak zuzentzeko baizik. Pozik nago halako egoera baten aurrean, Udaletik eta herri-ekimenetik egindako lankidetzatik sortutako fruituak onak direlako eta gaur aurkezten dugula horren erakusle delako. Datozen egunetan, erakunde-adierazpena egingo dugu, orain lanketan gabiltza” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Gotzone Larrarte zinegotziak zehaztasun gehiago eman ditu. “Udalak emakumearen aurkako indarkeriaren borrokarekin hartu duen konpromisoa berretsi egin du. Eskerrak eman nahi dizkiet ekitaldi sorta hau aurrera egiteko lagundu duten guztiei, EMEKI Elkarteari, Prebentzio Komunitarioa zerbitzuari, Udal Liburutegiko eta Kultura saileko langileei adibidez”.

Ekitaldi sorta zabala

“Kasino Zaharrean jarriko dugun hiru metrotako lona bat egin dugu. Udal Liburutegian ostiraletik abenduak 4 arte irakurketa txoko berezi bat jarriko da emakumeenganako biolentziaren inguruan. Gainera, Hondarribiko lau dantza taldeekin hitz egin da, bideo musikatu bat egiteko, Bebe abeslariaren musikarekin. Datozen egunetan sare sozialetatik partekatuko dugu”.

“Hortaz gain, azaroaren 24an Kultur Etxean antzerki eta solasaldia antolatu dugu, 25ean Correos aurreko plazan Prebentzio Komunitarioarekin ‘Tizatu’ ekintza garatuko dugu eta 28an Auditoriumean Iciar Bollainen ‘La boda de Rosa’ filmea eskainiko dugu. Informazio osoa udal web gunean zintzilikatuko dugu”.

EMEKI Elkartearen izenean, Tamara Sastrek “bizitzen ari garen COVID-19aren egoerak gure imaginazioa hobetu duela esango nuke. Ekitaldi asko eta desberdinak antolatu dira, eta hiritarrak parte hartzera gonbidatu nahiko nituzke. Gotzone Larrarte zinegotziari eskerrak eman nahi nizkioke, komunikazioa oso erreza baita berarekin”.

Deiene Totorikaguenak ‘Tizatu’ ekimenaren inguruan, “gazteek sustatutako proiektu’ bat dela esan du. “2019an hasi genuen, eta orain urrats gehiago ematen ari gara. Post-it-ak erabiliz, mezu onak zabaldu nahi dira. Azaroaren 25ean egingo dugu Correos aurreko plazan eta parte hartzera gonbidatu nahi ditut herritarrak”.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web