Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Osasun hezkuntza lehen hezkuntzara zabaldurik
2020·11·23
Urteak daramatza Prebentzio Komunitarioa Osasun Hezkuntzako programak herriko ikastetxeetan garatzen. Orain artean DBH eta Batxilergoko geletan garatzen baziren ere, hilabete honetan estreinakoz lehen hezkuntzako ikasleriarekin lanean hasi da hezitzaile taldea. Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetan hasi dira jada saioak eta ikasturtean zehar Talaiatik ere pasako dira.
Saio hauen helburu nagusia Bizitzarako trebetasunak indartzea da. Metodologia aktiboaren bitartez (jolasak) norbere burua ezagutu, enpatia, emozio eta sentimenduak identifikatu eta komunikazio asertiboa landuz.
Trebetasun hauek berez babes faktore dira eta hauek eskuratzeko denbora, umorea eta praktika beharrezkoak direla badakigu. Lehen Hezkuntzako azken ziklora ireki izanaren arrazoietako bat hau da; Bigaren Hezkuntzara heltzean Prebentzio Komunitarioko Hezitzaileok ezagutzen gaituzte, oinarria landuta dagoelarik.
Gazteen iritziak
Bestalde, Osasun programetako arduradunaren esanetan, “Covid-19 gaixotasuna dela eta, itxialdia agertu da gure eguneroko bizitzan balizko aukera bezala. Lehenak horrelako egoera bat aurreikusi gabe harrapatu gintuen. Orain, esperientzia horren ondoren antolatu eta egokitu behar dugu itxialdi gertagarri berri baten aurrean.
Horretarako Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko langileok gazteen iritzia behar dugu ezer martxan jarri baino lehen eta horregatik aste honetan batxilergoko ikasleekin gai honi buruz hitz egiteko elkartuko gara. Besteak beste; itxialdian nola sentitu ziren, egoera horretan ezer ikasi zuten, hobeto sentitzen zerk eta nork lagundu zituen eta guri dagokigunez, berriro etxean gelditu behar balute zertan lagundu diezaiekegun ezagutzeko.”