Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
AGENDA
Atzealdea

Elkarrekin hobetuko al dugu eskola-ingurunea?

Hondarribiko eskola-inguruneak funtsezko tokiak dira espazio publikoaren segurtasun, erosotasun eta erakargarritasun baldintzak hobetzeko

2019·09·18


Hondarribiko eskola-inguruneak funtsezko tokiak dira espazio publikoaren segurtasun, erosotasun eta erakargarritasun baldintzak hobetzeko. Ibiltzea, egotea, jolastea, atsedena hartzea, topatzea edo bizikletaz joateak, batik bat haurren eta hezkuntza komunitatean pentsatuta, eskatzen dute atentzioa kaleen kalitatean, bidegurutzeetan eta egoteko espazioetan jartzea. Ikuspegi honen beharra hezkuntza-komunitateak berak azaldu du hainbat unetan, bai Planaren idazketan zein Mugikortasun Mahaiaren baitan.

Eskaera honi erantzuteko hainbat neurri aurre ikusi dira. Horien artean proiektu pilotu bat nabarmentzen da Bitoriano Juaristi kaleko Ama Guadalupekoa haur eta lehen hezkuntzako eskola ondoan. Froga proiektu baten bidez diseinurik egokiena aurkitu eta kale mota hauek hobetzeko metodologia garatu nahi da. Proposamenak irisgarritasun, segurtasun eta erakargarritasun arazoak konpondu nahi ditu, horretarako margoan eta hiri-altzarietan oinarritutako esku-hartzea burutuko delarik, aldi berean kalean egotea, erosotasuna, jolasa, ibiltzea eta bizikletaz mugitzea erraztuz.

Proiektu hau bideragarria izateko hiritarren inplikazioa eta iritzia ezinbestekoa da, batik bat bertako bizilagunena eta hezkuntza komunitatearena, baita emaitzak eta hobekuntzak era partekatuan baloratu ahal izateko.

Interesa duten pertsonak publikoa izango den aurkezpenera eta ondorengo tailerrera joan daitezke, iritzi eta iradokizunei irekia izango dena, irailak 21ean, larunbata, goizeko 11etan, Bitoriano Juaristi kalean, eskolako sarrera ondoan.