Gaurkotasuna

Atzealdea

XI. Hondarribia Blues Festival uztailaren 14tik 17ra izango da

Gaur goizean burutu da Donostiako Aquarium-en, uztailaren 14tik 17ra ospatuko den Hondarribia Blues Festival-aren aurkezpen ofiziala.

2016·06·15


Han izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea den Joxean Muñoz; Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Proiektu Estrategikoen Arduraduna den Patxi Presa eta Hondarribia Blues Festival-eko zuzendaria den Carlos Malles. 21 kontzertu izango dira guztira, 21 hitzordu, nahitaezkoak, kalitatezko musikarekin eta giro onean Hondarribiko Bluesaldiaren hamaikagarren edizio honetan.

Uztailaren 14 eta 17 artean izango da, biak barne, hiriko lau eszenatoki desberdinetan: haietako bi Bentan, hirugarrena eremu harresituaren bihotzean, Arma Plazan, eta laugarrena San Pedro kalean. Berriro ere, Hondarribia osoak bluesaren erritmoan igaroko ditu lau egun. Bluesaldiak Henry Gray, Louisianan jaiotako piano jotzaileari egingo dio omenaldia, bere 91 urteekin bizirik dirauten blueseko azken izarretako bat baita, eta oraindik ere, nazioarte mailako kalitate handieneko interpretazioak eskaintzen jarraitzen du eszenatokian.

Gainera, Eric Slim, Shemekia Copeland, Bob Corritore, Red House… talde bikainak etorriko dira aurten ere Hondarribira. Aurtengo edizioan ere jende asko etortzea espero da. Aurreko urteetan 90.000 lagunetik gora izan ziren, zaleen uholde handia, eta eragin ekonomiko garrantzitsua izan zuen halaber. 2012an egindako azterketa baten arabera, Bluesaldiak eragina du hainbat sektore ekonomikotan, 2,76 milioi euro inguruko zenbatekoarekin.

Informazio gehiagorako, begiratu www.blueshondarribia.com