Gaurkotasuna

Atzealdea

Jaietako graffiti lehiaketetara aurkezteko epea ostiralean itxiko da

Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak 2016ko Jai Nagusiei begira ohiko bi graffiti lehiaketak antolatu ditu.

2016·08·29


 Izena emateko epea ostiralean itxiko da, irailak 2, Javier Ugarte Kaleko Gazte Informazio Bulegoan eguerdiko 13:00ak aurretik.

Alde batetik, XXII. Graffiti Lehiaketa antolatu du, zeinetan hamalau urtetik gorako kideek osatutako hamar taldek parte hartuko duten. Talde bakoitza hiru lagun gutxienez eta lau gehienez osatuko dute, eta gutxienez bi Hondarribian jaiotakoak edo bizi direnak izan beharko dute. Bestalde, XVII.

Haur Graffiti Lehiaketa antolatu du, non gehienez hamar taldek parte har dezaketen, hamaikatik hamahiru urte bitarteko adinekoak.

Talde bakoitzak gutxienez hiru lagunek osatuko dute, denak Hondarribian jaioak eta/edo bizilagunak. Lehiaketa Kasino Zaharreko lorategietan egingo da, irailaren 6ko arratsaldeko bost t’erdietan.

Lehiaketa hasi baino lehen, partaideek N.A.N. aurkeztu beharko dute. Sari banaketa, irailaren 6an izango da, ekitaldia amaitu ostean.

 

Dokumentuak deskargatu