Gaurkotasuna

Atzealdea

Larunbatean Transpyr iristen da Hondarribira, Pirinioak txirrindaz zaharkatu ondoren

Larunbata honetan Transpyr lasterketa iritsiko da Hondarribira. Mountain Bikeko txirrindetan ospe handia hartu duen lasterketa.

2016·06·15


Larunbata honetan Transpyr lasterketa iritsiko da Hondarribira. Mountain Bikeko txirrindetan ospe handia hartu duen lasterketa, Pirinioak alde batetik bestera zeharkatzen ditu, Mediterraneotik Kantauri itsasora, Roses-etik atera eta Hondarribian amaituta. Zazpi etapa dira, Camprodón, La Seu d'Urgell, El Pont de Suert, Aínsa, Jaca, Orreaga eta Hondarribiko hondartzan amaituko direnak.

Duela egun gutxi, Aventura National Geographic aldizkariak, ekaineko alean, Transpyr Mountain Bike diziplinan munduko hamar lasterketa onenen artean izendatu du, Kanada, Estatu Batuak, Nepal, Australia, Costa Rica, Hego Afrika, Mongolia eta Italian egiten diren beste batzuekin batera.

Lehen sailkatuak hondartzako aparkalekuan egongo den helmugara arratsaldeko 15:00etan heltzea aurreikusten da. 400 partehartzaile atera ziren igandean Gironako Roses herritik.