Gaurkotasuna

Atzealdea

Urriaren 17tik javier ugarte eta santiago compostelako kaleak berriritartzeko lanak hasiko dira

Urriaren 17tik, Javier Ugarte eta Santiago Compostelako kaleak berriritartzeko lanak hasiko dira, hau da, ibilgailuentzako Hirigune Historikorako dagoen sarrera-irteera bakarra moldatuko da.

2016·10·12


Hiritarrei informazioa emateko eta iradokizunak jasotzeko, astelehenean bilera egin zen Kultur Etxean; bertara ia berrogeita hamar interesatu joan ziren. Txomin Sagarzazu Alkateak, enpresa eraikitzaileko arduradunek eta proiektua idatzi dutenek planoaren gainean xehetasun guztiak eman zituzten.                        

Obra urriaren 17an hasiko da, eta sei hilabete eta erdiz luzatuko da; aurrekontua 1.266.106 eurokoa izango da, eta lana Construcciones Moyúa enpresak egingo du. Lau zati izango dut:

 

1. zatia

Lehenik Santiago Compostelako kalean jardungo da, beraz trafikoa nahitaez Javier Ugarte kaletik joango da eta Juan Labordatik igoko da noranzko bikoitzean, behin-behineko semaforoen bidez. Asmoa da lehenengo zati hori abendurako amaitzea.

1. zatia

 

2. zatia

Ondoren Javier Ugarte kalearen goi aldea berriritartuko da, Bista Eder etxearen aurre aldea. Bigarren zati honetan sarrerako eta irteerako trafikoa Santiago Compostelako kaletik zehar joango da (orduko kalea berriritartua egongo da).

2. zatia

 

3. zatia

Hirugarren zatia hau izango da: Javier Ugarte kalea eta San Gabriel egoitzarako sarbidearen alboa, eskaileren ondoa. Ez da trafikoa etengo, eta obra errailetatik egingo da; hala une oro oinezkoen eta ibilgailuen sarbidea ahalbideratuko da. Bigarren eta hirugarren zatiak 2016ko Aste Santurako amaituak egongo dira, hau da, apirilaren erdi alderako.

3. zatia

 

4. zatia

Laugarren eta azken zatia San Cristobal biribilgunetik Santiago kalearen sarreraraino doana da. Ez da arazorik izango trafikoa Hirigune Historikorantz bideratzeko, izan  ere eremu osoa egina izango da.

Bilera oso onuragarria izan zen”, esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Obraren prozesu osoa azaldu genuen, eta bizilagunek zenbait alternatiba eskaini zizkiguten, Hirigune Historikoan etorkizunean trafikoa nola bideratu. Beste bilera bat egingo dugu obra hasten denean. Eskaerak aztertuko ditugu, eta datu teknikoekin alderatuko ditugu, ikusteko zein den aukera egokiena, behin proiektua amaitzen denean, 2017ko maiatzean”.

4. zatia