Gaurkotasuna

Atzealdea

Plenoak bihar kreditu aldaketako 5.35 milloi euroko onarketa bozkatuko du

Bihar arratsaldez burutuko den Osoko Bilkurak 2016. urteko lehen kreditu aldaketa bozkatuko du. 5.354.242 euro dira denetara, partida desberdinetan banatuak. Pasatako osteguneko Ogasun Batzordean jorratu zen gaia.

2016·04·26


 Ogasun Zinegotzia den Juan Mari Altunak aipatu duenez, “Osoko Bilkurak hala onartzen badu, 5’35 milioi horietatik, hainbat partida garrantzitsu aurrera aterako dira. Hala nola, Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleen berriritartzea eta obra zuzendaritza (1.372.778 euro), Udalak Hondarribia Lantzeni egindako transferentzia bat (1.600.000 €), Udalak Eusko Jaurlaritzari Higerreko Itsasargirako bidean dagoen ezpondaren hobetze lanetarako bideratuko dizkion 700.000 euroak, beste 195.000 € Kasino Zaharreko kanpoaldean egin beharreko hobekuntzetarako edota 100.000€ nekazal bideak hobetzeko”.

Gainera, Osoko Bilkuran hala onartuko balitz, “beste 212.600 euro Harresiak birgaitzeko (proiektua idaztea barne), 110.000€ Santiago Kalea eta Arrantzale Auzoko kale argiteria aldatzeko, 72.600€ Bordari, Uria Harresia, Leiba Generala eta Murrua kaleen berriritartze proiektua idazteko, 30.000€ Emergentzia Plana burutzeko edota beste 25.000€ hondartzan hobekuntzak burutzeko” gehitu du Altunak.

Osoko Bilkura bihar izango da, arratsaldeko 19:00etatik hasita, eta Eguneko Aztergaian hamaika puntu ditu.